Nire curriculuma
Mondragon Unibertsitatean (Eskoriatzako egoitzan) egin nuen Magisteritza. Fakultateko espezialitate guztien artean espediente akademiko onenaren saria jaso nuen. Hamasei urte daramatzat Lehen Hezkuntzako hainbat arlotan maisu lanetan.
2017an, Gorputz Hezkuntzako espezialitatean plaza lortu nuen: A proban (kasu praktikoa) bigarren nota onena aterata. Itunpeko eskolan zein sare publikoan lan egin dut. Irakastea eta beste pertsona batzuei beren helburuak lortzen laguntzea dut gogoko.


Nire bidea
Nire bidea ez da arrosaz betetako bidea izan. 2011n oposaketara aurkeztu nintzen lehen aldiz. Garai hartan EAEn ez zegoen proba praktikorik; merituak baloratzen ziren eta, ondorioz, punturik ez genuen hautagaiok ez genuen plaza lortzeko inolako aukerarik. Gai-zerrendan 9 bat eta ahozkoan 10 bat lortu arren, plaza esku-eskura izan nuen, baina lortu gabe geratu nintzen. 2015ean berriro saiatu nintzen, baina eredu egokirik eta prestakuntza zuzenik gabe, huts egin nuen kasu praktikoan.
Zorionez, 2017ko emaitzak oso desberdinak izan ziren. Kasu praktikoetarako metodo propio bat prestatu nuen eta 9,15eko nota lortu nuen A zatian. Epaimahaiaren aurrean ahozko defentsa ona egiteak eman zidan, azkenik, hainbeste amestutako plaza.
Nire ikastaroei buruz diotena…
“Saioak oso atseginak izan dira eta zure azalpenek dena erraztu dute. Ez nuen espero plaza lehenengoan ateratzea. Eskerrik asko!”
“Zeure kasu praktikuk gai-zerrendiakin, araudixakin eta ipinitako egoeriakin eitten daben loturiak diz aldia eitten dabenak.”
“SMART ikastaroak probetako atal guztiak jorratzen ditu. Horri esker, ez dut gabeziarik izan azterketako proba bakar batean ere.”
“Kasu praktikoen bilduma eta gaitegia erosi nituen eta ez naiz batere damutzen, izan ere, 2019ko oposaldian plaza lortu bait nuen.”
“Materiala gustoko diat. Berriz eittekotan, Smart ikastaroa egingo nian, dudarik gabe”.
“Online ikastaroa erraz jarraitzen da eta oso intuitiboa da. Atalak oso ondo garatuta daude, eta baliabideek kasu praktikoak erraztasunez erantzuten laguntzen dute”.
“Zure kasu praktikoak muinera doaz: lotura bikainak egiten dituzte elementu desberdinen artean (araudia, oinarri teorikoa eta errealitate praktikoa).
“Kasu praktikoei esker plaza lortu dut: eguneratuak daude eta teoria zein praktika bikain lotzen dituzte”.
“Irakasle hurbila eta arduratsua. Edozein zalantza agertuta ere, erantzun azkarra izan dut. Une oro babestua sentitu naiz”.
