LHko Gorputz Hezkuntzako gaitegia D77/2023
49,90 €
LHko Gorputz Hezkuntzako gaitegia
77/2023 Dekretura eguneratutako GAITEGIA. Curriculumarekin loturak eta “Azterketa-Formatua”: 10 Orrialdeko laburpenak. Testu ulergarriak eta atseginak. Sarrera erakargarriak eta ondorio originalak.
Deskribapena
LHko Gorputz Hezkuntzako gaitegia D77/2023 (Euskadi 2027)
Oposaketa-prozesu batean, ez du gehien dakienak plaza lortzen, material onena duenak baizik. 2 ordu dituzu epaimahaia aho-zabalik uzteko; nire gaitegia horretarako diseinatuta dago.
Zergatik da hau behar duzun materiala?
✅ Euskadiko Errealitate Curricularrera egokitua (D77/2023):
Ez da egokitzapen orokor bat: gai guztiak 77/2023 Dekretuan oinarrituta daude. Edukiak Irteera Profilarekin eta Konpetentzia Espezifikoekin lotu ditut, zure diskurtsoa gaur egungo Euskal hezkuntza-sistemaren beharrei erantzuteko.
✅ “Azterketa-Formatua”: 10 Orrialdeko Laburpenak:
Beste gaitegi batzuk 20 orrialde dituzte, baina… nork idatz dezake hori bi ordutan? Nire gaiekin ez duzu laburpenik egin behar: 10 orrialdetan egituratu dut edukia. Azterketa-denboran idazteko tamaina perfektua. Horrez gain, zera topatuko duzu:
-Sarrera deigarriak.
-Garapen tekniko eta sakonak.
-Ondorio pertsonal eta originalak.
✅ Zorroztasun zientifikoa eta autore garaikideak:
Epaimahaiak autore klasikoak ezagutzen ditu: Le Boulch, Vayer, Sanchez Bañuelos, … gainontzeko hautagaiengandik bereizteko egungo autoreak erabili ditut ere: Pérez-Pueyo, Hortigüela eta Fernández-Río (2021) bezalako erreferenteak aurkituko dituzu. Horrela, azken eredu pedagogikoak eta konpetentzietan oinarritutako irakaskuntza menperatzen dituzula erakutsiko duzu.
✅ Ikaskuntza erraza eta ulergarria:
Gaitegi hau ez da testu-bloke aspergarri bat. Dokumentu bakoitzak egitura argia du, funtsezkoa azpimarratuta edo beltzituta eta hitz-gakoak memoria bisuala laguntzeko. Ikastea samurragoa izango zaizu, kontzeptu konplexuenak ere modu atseginean azalduta daudelako.
Baliteke hau ere gustuko izatea…
-
Beherapena!

Heziketa Fisikoko Kasu Praktikoak D77/2023- Euskaraz
Jatorrizko prezioa: 59,90 € zen.49,90 €Uneko prezioa: 49,90 €.



