GHko oposaketarako online Ikastaroa: Prestaketa ezin hobea (2027)

149,90 

GHko oposaketarako IKASTAROA: Prestaketa Osoa

Eskaintza:

Gaitegi eguneratua (77/2023 Dekretua): proba egiteko 10 orrialdeko laburpenak.

12 Kasu Praktiko ebatzita: askotariko egoerak.

Programazioa eta Ikas-egoerak: Ereduak eta defentzarako gida.

Kasu praktikoen simulakroak: jaso ezazu irakaslearen feedback-a.

💬 24/7 laguntza: Zure zalantza guztiak argitzeko arreta pertsonalizatua.

Lortu ezazu zure plaza!!

Kategoria

Deskribapena

GHko Oposaketarako IKASTAROA

Oposaketak gainditzea ez da kasualitate kontua, norberaren lanaren eta prestaketa estrategiko baten ondorioa baizik. Nire GHko oposaketarako online ikastaroa proba bakoitzean zeure bertsiorik onena emateko diseinatuta dago, prozesu osoan zehar bakarrik egon ez zaitezen.

Zer biltzen du nire GHko online ikastaroak?

Hona hemen zure plaza lortzeko eskura izango dituzun baliabide nagusiak, denak leku bakarrean antolatuta:

  • MOODLE Plataforma (Ikasgela Birtuala): Oposaketen atal guztiak sakonki lantzeko txokoa. Bertan indarreko araudia (77/2023 Dekretua), programazio didaktikoaren zein Ikas-egoeraren ereduak eta eguneratutako 12 kasu praktiko aurkituko dituzu.

  • Zure neurrira egokitutako materiala: Curriculum berrira egokitutako edukiak, azterketa-simulakroak (nire zuzenketekin!), ahozko defentzarako gida praktikoa eta proba guztiak arrakastaz gainditzeko baliabide pedagogikoak. Eduki guztietan ikaskuntza kooperatiboa eta Aniztasunari Erantzuteko Diseinu Unibertsala (DUA) txertatzen ditugu.

  • 24/7 laguntza pertsonalizatua: Zalantzarik baduzu, ez kezkatu. Arreta zuzena izango duzu online eta WhatsApp bidez. Prestaketa prozesu osoan zure ondoan izango naiz pausoz pauso gidatzeko.GHko oposaketarako online ikastaroa

 

Zergatik aukeratu nire GHko oposaketarako online ikastaroa?

Oposizio hauetan epaimahaiaren aurrean aldea markatzeko gakoa oinarri zientifiko-teorikoa eskolako errealitatearekin eta legearekin lotzea da. Ikastaro honen bidez, edukiak buruz ikastetik haratago joango zara, defendatuko duzun atal bakoitzari zentzu pedagogiko eta praktiko sendoa emanez.

Ikastaroa erosi baino lehen, eskaintzen dizudan materiala behatzea gomendatzen dizut; esaterako, Gorputz Hezkuntzako gaitegiaren eredua eskura dezakezu.